2026ko azaroaren 3tik 5era, DS – Decarbonized & Sustainable Industry nazioarteko kongresua eta azoka egingo dira Bilbao Exhibition Centren (BEC).

  • Bi urtean behingo topaketa horretan, industria-enpresa nagusiak bilduko dira, ezagutza partekatzeko, soluzio teknologikoak aurkezteko eta aliantzak sortzeko, haien bidez industria-eredu jasangarriago eta lehiakorragoetarako trantsizioa bizkortze aldera.
  • DS Industryk hiru ardatz nagusiren inguruan egituratuko du bere proposamena: ezagutza, networkinga eta berrikuntza. Horretarako, nazioarteko kongresu batez eta erakusketa-gune zabal batez baliatuko da.
  • Gainera, bisitariek enpresetako eta zentroetako instalazioen bisita teknikoak egiteko aukera izango dute.

Industriaren deskarbonizazioa

TECNALIAk, topaketaren bazkide laguntzaile gisa, arlo hauetan egin dituen teknologia-garapen eta -erabilpen nagusiak aurkeztuko ditu: industria-prozesuen deskarbonizazioa, energia-efizientzia, ekonomia zirkularra eta cleantech soluzioak. Horrela, ekarpen aktiboa egingo du industria-trantsizio jasangarriaren erronkei buruzko eztabaidan eta ekintzan.
Zehazki, honako alor hauetako berritasunak aurkeztuko ditu:
  • Energia-kontsumoaren deskarbonizazioa eta energia-efizientzia.
  • Sare elektrikoen azpiegiturak.
  • Erregai berriztagariak
  • CO2 atzitzea, erabiltzea et metatzea.
  • Urak tratatzeko soluzioak.