Eskaera-epea: 19/05/2026 08:00:00 | Mugaeguna: 30/06/2027 23:59:59
Jarduketa subentzionagarriak.
Energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murrizteko jarduerak sustatzea, energia-eraginkortasuna hobetuz.
Diru-laguntzak sei jarduera motari aplikatu ahal izango zaizkie:
- 1. jarduketa-mota. Ekipoak, instalazioak, prozesu industrialak, sistema osagarriak eta dauden energia-kontsumitzaileak hobetzeko edo ordezteko inbertsioak.
Ezingo da diruz lagundu erregai fosila kontsumitzen duen aktibo baten ordez erregai fosila kontsumitzen duen beste bat erabiltzea.
Lehendik dauden instalazioen ekoizpen-ahalmena handitzeari lotutako inbertsioetan, ordeztutako instalazioaren industria-ahalmenari dagokion zati proportzionala baino ezin izango da hautatu.
- 2. jarduketa-mota. Ekoizpen-prozesuak elikatzeko energia termikoa sortzen duten ekipo edo instalazioen ordez bero-ponpetan oinarritutako energia berriztagarrietatik datozen beste batzuk jartzeko inbertsioak (2,5 SPF baino handiagoa izan beharko dute).
Ezin izango dira diruz lagundu pertsonen ongizate termikorako eta/edo ur bero sanitarioa sortzeko klimatizazioko jarduerak.
- 3. jarduketa-mota. Energia kudeatzeko sistemak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen arabera energia kontsumitzaile handitzat hartzen ez diren enpresetan. Energia kudeatzeko sistemek UNE-EN ISO 50001 Araua bete beharko dute (horrek ez du behartzen arau horren arabera ziurtatuta egotera).
- 4. jarduketa-mota. Gaur egun existitzen ez diren ekoizpen-lerro berrietarako inbertsioak.
- 5. jarduketa-mota. Instalazio elektriko berriak eta zaharrak egokitzea, energia eraginkortasunean, energia berriztagarrietan edo deskarbonizazioan egindako jarduketetatik eratorritako gehieneko potentzia onargarria handitzeagatik.
- 6. jarduketa-mota. BEG emisioak murriztea dakarten deskarbonizazioko inbertsioak. CO2 gutxiago isurtzea dakarten inbertsioak, bigarren mailako lehengaiak, hondakinen azpiproduktuak, hondakinen balorizazioa erregai eta lehengai fosilen ordez erabiliz, edo berotegi-efektuko potentzial handiko gas fluordunen ordez ahalmen txikiko edo berotegi-efekturik gabeko beste gas batzuk erabiliz.
Nori zuzendua
Laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten dituzten ETEak edo industria-sektoreko enpresa handiak, betiere haien 2025eko EJSN 07tik 39ra bitarteko taldeen barruan badago, 12. taldea izan ezik.
Jarduerak energia-zerbitzuetako enpresen (ESE) bidez egin ahal izango dira.
Jarduketak leasing finantza-errentamenduaren bidez finantzatu ahal izango dira.
Aurrekontu zuzkidura
Programa honetara bideratutako zuzkidura ekonomikoa berrogeita hamabi milioi eurokoa da (52.000.000 €), EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera, eta adierazitako diruz laguntzeko moduko jardueren arabera banatuta, zenbateko hauen arabera:
- 1., 2. eta 3. motako jarduketetarako, 26.000.000 €-ko zenbateko globala, Energia Efizientziaren Funts Nazionaletik eratorritako finantza-baliabideen bidez finantzatua.
- 4., 5. eta 6. motako jarduketetarako, 26.000.000 €-ko zenbateko globala, EEEren baliabide propioen bidez finantzatua.
Diru-laguntzaren zenbatekoa
Diruz lagundu daitekeen kostuari ehuneko hauek aplikatuko zaizkio:
| Jarduera |
Enpresa handia |
Enpresa Ertaina |
Enpresa txikia |
| 1. jarduera mota |
15% |
20% |
25% |
| 2. jarduera mota |
45% |
55% |
65% |
|
3. jarduera mota |
15% |
20% |
25% |
| 4. jarduera mota |
20% |
25% |
30% |
| 5. jarduera mota |
20% |
25% |
30% |
| 6. jarduera mota |
20% |
25% |
30% |
Laguntzaren zenbateko osoa eta gehieneko zenbatekoa, jarduketaren eta onuradunaren edo enpresa-taldearen arabera, 4 milioi eurokoa da.
Hautagarritasun-baldintzak
1., 2., 4., 5. eta 6. motako jarduketetarako 100.000 €-tik beherako inbertsio hautagarria eta 3. motako jarduketetarako 50.000 €-tik beherakoa (BEZik gabe) duten jarduketak ezin izango dira hartu.
Jarduketa motaren arabera, diruz lagunduko dira honako hauek betetzen dituzten jarduerak: azken energiaren kontsumoa gutxienez % 10 murriztea, eta gehieneko ratio ekonomiko-energetikoa 4.500 eurokoa izango da jardueraren urteko azken energia aurrezteko tep bakoitzeko, edo industria-instalazioaren berotegi-efektuko gasak gutxienez % 10 murriztea, eta gehieneko ekonomia- eta ingurumen-ratioa 1.500 euroko laguntza izango da jarduketaren urteko murrizketako tCO2 bakoitzeko.
Edozein gauzatze-konpromiso irmo (onartutako aurrekontuak, eskaerak…) laguntza-eskaera baino geroagokoa izatea eskatuko da.
Bateraezintasunak
Emandako laguntzak bateragarriak izango dira diruz lagundu daitekeen jarduera bererako eman daitekeen beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, baldin eta (EB) 651/2014 Erregelamenduan ezarritako muga gainditzen ez badute. Eta ez dira bateragarriak izango Energia Aurrezteko Ziurtagiriekin (EAE), 5. eta 6. motako jarduketak izan ezik.
Eskabideak, aurkezteko epea eta laguntzak esleitzeko prozedura.
Laguntza jaso nahi duen jarduera bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztu beharko da.
Ezin da jarduera bat baino gehiago aurkeztu eskabide beraren barruan, eta bakoitzak bere aldetik aurkeztu behar du.
Eskaerak aurkezteko epea 2027ko ekainaren 30ean bukatuko da, asteazkena, edo aurrekontua agortzen denean.
Eskabideei aurkezteko hurrenkeraren arabera erantzungo zaie, harik eta funtsak agortu arte.
Ebazteko epea
Ebazpena gehienez ere sei (6) hilabeteko epean jakinaraziko da, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita.
Justifikatzeko epea
Laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaindu dela justifikatzeko, gehienez ere hemezortzi (18) hilabeteko epea egongo da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, gehienez ere 2028ko irailaren 29a, ostirala.
Kontsulta-telefonoa
Erabiltzailearentzako Arreta Zentroak 946.620.600 telefonoan erantzungo du.
Informazio gehiago: Industrian energia eraginkortasunean jarduteko laguntzen programa – EVE

Iruzkin bat utzi